Centaurea scabiosa

inaxio·k

2008/08/29 - 15:53

Lorea
Lorea ©inaxio (20070623)
1254 klik
Izen arrunta (z): eu: astuzkerra, kardulatza.

Landare errosetadunak, zurtoinik gabe edo 10 cm-tik beherako zurtoin laburrarekin; kapituluen kanduak oso laburrak dira (17)

 

Landareek hostodun zurtoin garatuak dituzte, 10 cm-tik gorakoak; kapituluen kanduak luzeagoak dira

 

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin orbelkara dute, horztuna edo urratua, ez zirrindaduna ez arantzaduna (18)

 

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin arantzaduna edo zirrindaduna dute (19,20,21)

 

Tarteko brakteen luzakinak zenbait arantza ditu, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita (19)

 

Tarteko brakteen luzakina zirrindaduna da, eta ez du arantzarik edo puntan arantza bakarra du (20,21,22)

 

Luzakinak ez dira braktean zehar dekurrenteak eta puntan ez dute arantzarik (20)

 

Luzakinak dekurrenteak dira braktearen zati labur edo luze batean zehar, eta batzuetan badute arantza puntan (21,22)

 

Luzakinek puntan ez dute arantzarik, eta ertz dekurrente estuan luzatzen dira braktearen oinalderaino; lore urdinak (21)

 

Luzakinek batzuetan badute arantza puntan, eta zati labur batean dekurrenteak dira; lore horiak, laranjak edo purpurak (22)

 

Inbolukru estua, gehienez 10 mm-ko diametrokoa; brakteen bizkarraldeko zainak nabarmenak dira; hosto pinatifidoak edo pinatisektuak, 1,5 mm baino estuagoak diren lakain linealekin; purpura-koloreko loreak (37)

Inbolukru zabala, (10)15-25 mm-ko diametrokoa; brakteen bizkarraldeko zainak ez dira nabarmenak; hostoak 2 mm-tik gorako zabalera duten lakainetan zatiturik daude, batzuetan ia osoak dira; lore horiak, laranjak edo purpurak (38)

 

Lore horiak edo laranjak; brakteen luzakinaren muturreko arantza 7 mm baino luzeagoa da, eta alboetako litsak argiak dira (38)

Purpura-koloreko loreak; brakteen luzakinaren muturreko arantza gehienez 3 mm luze da, eta muturraren ertzak oso ilunak dira, marroi beltzezkak (39)

Beste izenak: Centaurea cephalariifolia
Generoa:Centaurea
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gutxienez:250 m
Garaiera gehienez:1850 m
Ingurunea: Soro-ertzak, bizkarrak, ezpondak, arekak.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Purpura-koloreko loreak; brakteen luzakinaren muturreko arantza gehienez 3 mm luze da, eta muturraren ertzak oso ilunak dira, marroi beltzezkak.

Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta isurialde mediterraneoko mendiak: U; haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: B

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints