Centaurea calcitrapa

inaxio·k

2008/08/29 - 15:42

Lorea
Lorea
©inaxio (20070623)
1230 klik
Izen arrunta (z): eu: lubeazuna.

Landare errosetadunak, zurtoinik gabe edo 10 cm-tik beherako zurtoin laburrarekin; kapituluen kanduak oso laburrak dira (17)

 

Landareek hostodun zurtoin garatuak dituzte, 10 cm-tik gorakoak; kapituluen kanduak luzeagoak dira

 

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin orbelkara dute, horztuna edo urratua, ez zirrindaduna ez arantzaduna (18)

 

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin arantzaduna edo zirrindaduna dute (19,20,21)

 

Tarteko brakteen luzakinak zenbait arantza ditu, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita (19)

 

Tarteko brakteen luzakina zirrindaduna da, eta ez du arantzarik edo puntan arantza bakarra du (20,21,22)

 

Arantzak esku irekiaren antzera jarrita daude, eta 5-7 dira, denak ia tamaina berekoak, 3 mm baino laburragoak; purpura-koloreko loreak (28)

Arantzak luma-antzera jarrita daude, eta muturrean dagoena handiagoada, 5 mm baino luzeagoa; lore horiak edo purpura-kolorekoak (29,30)

 

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura-koloreko loreak (29)

Muturreko arantza ez da oso sendoa ez nakar-itxurakoa, 5-8 mm baino laburragoa da, eta alboetakoak 3 mm baino laburragoak; hosto dekurrenteak; badago kardilauna; lore horiak (30)

Generoa:Centaurea
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Areakak, eremuak, eskonbrotegiak, bideak, legartzak, etzeak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta isurialde mediterraneoko mendiak: A; haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U

Komentariorik ez..