Scorzonera hispanica

inaxio·k

2008/08/22 - 23:28

Loreak
Loreak
©inaxio (20080502)
1122 klik

Gehienetan hostoak pinatifidoak edo pinatisektuak dira; akenioen behe aldea lodia eta hutsa da (64)

Hosto osoak edo horztunak; akenioen oinaldea ez da ez lodia ez hutsa

 

Lerro-itxurako hostoak, gehienez 4 mm zabal, ile luzeekin; akenio oso iletsuak (65)

Hostoak 4 mm baino zabalagoak dira, edo bestela estuagoak eta ilegabeak dira; akenio ilegabeak

 

Hostoak zurtoinean zehar sakabanaturik daude zurtoin-puntaraino (66)

Hosto gehienak zurtoinaren oinaldean daude (68)

 

Inbolukruaren kanpoko brakteek bizar luzea dute, eta barruko brakteen luzeraren erdia baino luzeagoak dira (67)

Inbolukruaren kanpoko brakteek ez dute bizar luzea, eta barruko brakteen luzeraren erdia baino laburragoak dira (68)

 

Hosto osoak, estuak, lantza-itxurakoak, lauak; akenioak 7-11 mm luze dira eta saihets leunak dituzte, helduaroan ia beltzak (68)

Hosto osoak edo horztunak, gehienetan bihurriak; akenioak 10-22 mm luze dira, eta saihets latzak dituzte, helduaroan lasto-kolorekoak (69)

Generoa:Scorzonera
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:300 m
Garaiera gehienez:1100 m
Ingurunea: Larre harritsuak, arekak, etzeak, leku higatuak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Hosto osoak edo horztunak, gehienetan bihurriak; akenikoak 10-22 mm luze dira, eta saihets latzak dituzte, helduaroan ia beltzak.

Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak: B

Komentariorik ez..