Carlina vulgaris

inaxio·k

2008/08/17 - 22:10

Loreak
Loreak ©inaxio (20080826)
1221 klik

Kapitulu oso handia, 6-12 cm zabal, normalean bakarra; hostoak oinaldeko errosetan daude; zurtoinik egotekotan, labur-laburra da (49)

 

Kapitulua txikiagoa da, 4 cm zabal; kapitulu bakarra dago edo hainbat kapitulu daude; landareak zurtoin nabarmena dauka (51)

 

Inbolukruaren barrualdeko brakteak purpura-kolorekoak dira; hostoek ilupa trinkoa dute azpialdean, behintzat; urteroko landarea (51)

Inbolukruaren barruko brakteak horixkak edo zurixkak dira; hostoek ez dute ilerik, edo banaka batzuk dituzte, edo ilupa laxoa dute; landare bizikorra edo bi urtez behingoa

 

Inbolukruaren barruko brakteak hori biziak dira, 1,5-2,5 mm zabal; hostoek ez dute ilerik edo ile banaka batzuk dituzte azpialdean (52)

Inbolukruaren barruko brakteak hori margulak edo zurixkak dira, oso estuak, 1-1,5 mm zabal; hostoek ilupa laxoa dute azpialdean (53)

Generoa:Carlina
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gehienez:1600 m
Ingurunea: Larre mesofiloak, basoetako soiluneak.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Inbolukruaren barruko brakteak hori margulak edo zurixkak dira, oso estuak, 1-1,5 mm zabal; hostoek ilupa laxoa dute azpialdean.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: U

Komentariorik ez..