Dianthus armeria

inaxio·k

2008/06/30 - 07:09

...
...
©inaxio (20080628)
1107 klik

Loreak sortaka daude, kapitulu trinkoak osatzen dituztela; muturreko kapituluak behintzat 3-6 lore edo gehiago ditu, ia eseriak; kanpoko brakteak kalizaren erdia baino luzeagoak dira (79)

 

Loreak banan edo zima laxoetan daude eta ez dute kanpo-braktearik; goiko bi hostoak (batzuetan braktea-itxurakoak) kalizaren erdia baino laburragoak izan ohi dira (80)

 

Urteroko edo bi urtez behingo landareak, ile luze asko dituztenak goiko zatian, batez ere lore-elkartean; petaloek ez dute elkar ukitzen eta orri estu eta luzanga dute, gehienez 3,5 mm zabal; oinaldeko hostoak kamutsak izan ohi dira (79)

Landare bizikorrak, ilegabeak edo ia; petaloek elkar ukitzen dute eta orri zabala dute, arrautza- edo espatula-itxurakoa, 3,5-8 mm zabal; oinaldeko hostoak zorrotzak dira (81,82)

 
Generoa:Dianthus
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:100 m
Garaiera gehienez:1200 m
Ingurunea: Basoetako soiluneak, basoen orlak, palaxuak eta larre mesofiloak.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Urteroko edo bi urtez behingo landareak, ile luze asko dituztenak goiko zatian, batez ere lore-elkartean; petaloek ez dute elkar ukitzen eta orri estu eta luzanga dute, gehienez 3,5 mm zabal; oinaldeko hostoak kamutsak izan ohi dira.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U

Komentariorik ez..