Teucrium chamaedrys

inaxio·k

2008/06/18 - 22:52

...
...
©inaxio (20070623)
1224 klik

Hosto bipinatisektuak; kalizak beti ere konkorra dauka oinaldean; urteroko landareak (80)

Hostoak osoak dira, edo hortzak dituzte, edo gingil motzak dituzte; kalizak batzuetan konkorra dauka oinaldean; landare bizikorrak (81,84,89)

 

Lore-elkarteak buru-itxurakoak dira, luze baino zabalagoak (82,84)

 

Lore-elkarteak ez dira buru-itxurakoak, zabal baino nabarmen luzeagoak dira (88)

 

Hosto osoak; adar zuri ilupadunak; korola urdinxka; zuhaixka txikia, gehienetan 70 cm-tik gorakoa (86)

Hosto horztunak, edo oxkardunak sartune ± sakonekin; adarrak ez dira zuri-ilupadunak; korola zuri-horixkak, gorrixkak edo purpura-kolorekoak; landare belarkarak, edo oinaldean bakarrik zurkarak, gehienez 70 cm garai (88,89)

 

Kalizak ezpain bi ditu eta goiko hortza besteak baino askoz handiagoa du; korola zuri-horixka; hostoek txorten luzea dute, orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo moztua dute eta gehienetan nerbio-sarea dute (87)

Kaliza ez da ezpain bikoa eta 5 hortzak berdintsuak ditu; korola gorrixka edo purpura; hostoak eseriak edo txorten laburrekoak dira, orriaren oinaldea falka-itxurakoa dute, eta ez dute nerbio-sarerik (88,89)

 

Hostoak eseriak dira, horztunak, sartune ez oso sakonekin, luzangak; loreak galtzarbeetan daude; brakteak hostoen antzekoak eta loreak baino nabarmen luzeagoak dira; landare belarkara, herrestadarrak dituena (88)

Hosto txortendunak, horztunak, sartune ± sakonekin, batzuetan ia pinatifidoak; loreak galburu-itxurako lukuetan daude; lukuetako goiko brakteak hostoen desberdinak dira, loreak baino laburragoak; landareak oinaldean zur apur bat dauka, eta badu errizoma baina ez du herrestadarrik (89)

Generoa:Teucrium
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:30 cm
Garaiera gehienez:2150 m
Ingurunea: Larre eta sastrakadi eguzkitsuak, lur lehor eta harritsuetan, eta basoetako soiluneak, hartxingadiak eta harrizko irtenuneak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Hosto txortendunak, horztunak, sartune +- sakonekin, batzuetan ia pinatifidoak; loreak galburu-itxurako lukuetan daude; lukuetako goiko brakteak hostoen desberdinak dira, lorak baino laburragoak; landareak oinaldean zur apur bat dauka, eta badu errizoma baina ez du herrestadarrik.

Ugaritasuna: Arroak eta lurraldeko mendiak: A; haran atlantikoak eta Ebro Harana: U

Komentariorik ez..