Zurtoinek gehienetan badituzte adarrak, batzuetan mutur aldean bakarrik, eta inoizka bakunak dira; oinaldeko hostoek puntan (1)3 hostoxka handi dituzte, eta horietako batzuk, edo denak, oinaldean falka-itxurakoak edo moztuak dira; zurtoineko hostoak handiak eta oinaldekoen desberdinak dira; estiloak giltzatuak dira, beheko zatia iraunkorra dute, kakoan amaitua, eta goikoa erorkorra (36,37)
Estiloak luma-antzekoak dira, oso-osorik iraunkorrak, ± uhinduak, baina ez giltzatuak; loreek (5)6-7 petalo dituzte; fruituetan ez dago karpofororik (38)
Oinaldeko hostoen albo-lakain pareetako bat, behintzat, ez da txiki-txikia; fruituetan badago karpoforoa; hur helduak 4,5-7 mm luze dira eta ez dira izaten oso latzak (39)
Oinaldeko hostoen albo-lakain guztiak txiki-txikiak dira; fruituetan ez dago karpofororik; hur helduak 4-5 mm luze dira, oso latzak beti ere (40)
Oinaldeko hostoen albo-lakain pareetako bat, behintzat, ez da txiki-txikia; fruituetan badago karpoforoa; hur helduak 4,5-7 mm luze dira eta ez dira izaten oso latzak.
Komentariorik ez..