Silybum marianum

inaxio·k

2007/06/04 - 23:03

Silybum marianum
Silybum marianum ©inaxio (20070600)
1197 klik
Izen arrunta (z): eu: astalikardua

Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteek luzakin estua dute, lantzaitxurakoa, 2-5 cm-koa, makurra eta ildaskatua; hosto ia ilegabeak, 3-8 mm-ko arantzekin; 3-8 mm-ko kardilauna (7)

Inbolukruaren kanpoko brakteek puntan ez dute luzakinik eta tartekoek 2-7 cm-koa dute, ia lineala, zuzena edo apur bat okerra, leuna; hostoek ileak eta 7-15 mm-ko arantzak dituzte; 20-30 mm-ko kardilauna (8)

Generoa:Silybum
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Morea
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gutxienez:50 m
Garaiera gehienez:700 m
Ingurunea: Kardutokiak, zabortegiak, bideetako arekak, etzeak, eskonbrotegiak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteek luzakin estua dute, lantza-itxurakoa, 2-5 cm-koa, makurra eta ildaskatua; hosto ia ilegabeak, 3-8 mm-ko arantzekin; 3-8 mm-ko kardilauna.

Ugaritasuna: Arroak eta Ebro Harana: U(A); haran atlantikoak eta lurraldeko mendiak: B

Komentariorik ez..