Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
es: encina, carrasca
en: holm oak, holly oak
fr: ch?ne vert, yeuse
Hosto iraunkorrak, larrukarak, bi aldeetatik distiratsuak eta ilegabeak, edo berde ilunak gainetik eta zurixka-ilupadunak azpitik; begiak arrautza-itxurakoak edo esferikoak dira (90,92)
Hosto erorkorrak edo zimelkorrak, mintz-antzekoak edo larrukarak, beste ezaugarriak batera ez dituztenak; begiak arrautza-itxurakoak edo luzangak dira (94,96)
Hosto ilegabe eta distiratsuak bi aldeetatik; kupularen erdiko eta goiko ezkatak punta zurrun eta zorrotz banatan luzatzen dira maiz; zuhaixka, gehienez 2 m garai, eskuarki; 1-4 mm-ko hosto-txortenak (90)
Hostoek azpialde zurixka-ilupaduna eta gainalde berde iluna dute; kupularen ezkatak ez dira punta zorrotzean luzatzen eta ± adpresoak dira; zuhaitz garaiak, 10 m-tik gorako garaiera har dezakete; 3-20 mm-ko hosto-txortenak (92)
Kortxozko azala; hosto apur bat dentikulatuak, sigi-saga egiten duen nerbio nagusiarekin; zuhaitza; gehienetan, adaburu laxo eta irregularra (91)
Kortxorik gabeko azala; hosto zerradun/arantzadunak, horztun/arantzadunak edo osoak, nerbio nagusi zuzenarekin; zuhaitza; gehienetan, adaburu trinko eta erregularra (92)
Hosto-txortena gehienez 10 mm luze da; hosto-orriak 7-14 nerbio sekundario pare ditu, eta lantzeolatua edo luzanga/lantzeolatua da; hosto gazteak zerradunak dira, inoizka horztun/arantzadunak (92a)
Hosto-txortena gehienez 6(8) mm luze da; hosto-orriak 5-8 nerbio sekundario pare ditu, eta ia biribila, eliptikoa edo lantza-itxurakoa da; hosto gazteak gehienetan horztun/arantzadunak dira (92b)