Skip to main content

Solanum chenopodioides

inaxio·k

2006/06/22 - 20:50

Lore eta hostoak
©inaxio (2006-06-22)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Solanum sublobatum
Tamaina
10 cm ↔ 100 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Solanum

Mulu bizikorra, guztiz zurkara; fruituen kanduak erreflexuak dira; baia helduak purpura-kolorekoak edo beltzak dira.

Ingurunea
Belartzak kolonizatzen ditu areketan eta beste leku eraldatu batzuetan.
Garaiera
- ↔ 400 m
Eskualdeak
Haran atlantikoak: U. Sarr.: Hego Amerika

Landareak ile adarkatuak edota izar-itxurakoak ditu, kimu gazteetan behintzat; batzuetan ezten ± ugariak ditu zurtoinean eta hostoetan (25)

Landareak ez du ilerik edo ile bakunak ditu; ez du eztenik

Hostoetako batzuk edo guztiak pinatikonposatuak edo sakonki pinatipartituak dira (27,29)

Landareak hosto osoak, horztunak edo gingildunak ditu

Sigi-sagan okertutako zurtoinak, ± igokariak; zimarik handienak 10 lore edo gehiago dituzte; lore bioletak, 10-15 mm-ko diametrokoak; baia elipsoidalak, gorriak (29)

Zurtoin zurrunak, tenteak edo dekunbenteak; zimek ia beti 10 lore baino gutxiago dituzte; lore zuriak edo bioleta argiak; baia ± esferikoak (33,34)

Kalizak akreszenteak dira eta fruituaren kontra jarrita daude; korola kaliza baino 1,5-3 aldiz luzeagoa da; baiak barruan ± 1 mm-ko (0)2 bikortxo edo gehiago dauzka (31, 32)

Kalizak fruituan ez dira akreszenteak edo pixka bat baino ez dira; korola kaliza baino (2-)3-5 aldiz luzeagoa da; baiak barruan bikortxo gogorren bat edukitzekotan, ± 0,5 mm-ko bikor txikiak dira (33,34)

Zimek 3-5 lore dituzte; baiak zabal baino luzeagoak izaten dira, gorriak, laranjak edo horiak (33)

Zimek (3-)5-10 lore dituzte; baia esferikoak edo luze baino zabalagoak, purpurak, beltzak edo berdeak (34,35)

Urteroko belarra da, baina batzuetan iraunkorra da eta oinaldean zur apur bat dauka; fruituen kanduak eskuarki tente/zutituak dira; baia helduak beltzak edo berdeak dira (34)

Mulu bizikorra, guztiz zurkara; fruituen kanduak erreflexuak dira; baia helduak purpura-kolorekoak edo beltzak dira (35)

Ugaritasuna
Haran atlantikoak: U

Argazki berria erantsi