Skip to main content

Teucrium pyrenaicum pyrenaicum

inaxio·k

2006/05/22 - 21:44

Lore-burua | ©inaxio (2006-05-22)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 15 cm
Generoa
Teucrium

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzegoak dira. Hostoak erdizirkularrak dira, 10-25 mm zabal, txorten laburrekoak, eta orriaren oinaldea ez dute falka-itxuran estutua edo apur bat baino ez dute; loreak gehienetan kolore bikoak dira, korolaren gingil proximalak purpura-kolorekoak izaten dira eta besteak zurixkak.

Ingurunea
Larre harritsuak, legartzak, harrizko irtenuneak, harkaitzetako lauguneak eta sastrakadi karezaleak; urriagoa silize-lurretan.
Garaiera
- ↔ 2000 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U. Endemismo frantziar-iberiarra.

Hosto bipinatisektuak; kalizak beti ere konkorra dauka oinaldean; urteroko landareak (80)

Hostoak osoak dira, edo hortzak dituzte, edo gingil motzak dituzte; kalizak batzuetan konkorra dauka oinaldean; landare bizikorrak (81,84,89)

Lore-elkarteak buru-itxurakoak dira, luze baino zabalagoak (82,84)

Lore-elkarteak ez dira buru-itxurakoak, zabal baino nabarmen luzeagoak dira (88)

Hosto osoak, gainetik berde ilunak, azpitik zurixkak eta ilupadunak; trikoma bakunak; lore horixkak (81)

Hostoak bi aldeetatik berdeak edo gris-zurixkak dira, oxkardunak, batzuetan mutur aldean bakarrik; trikoma bakunak edo adarkatuak; lore zuri arrosakarak, inoiz horixkak (84)

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzeagoak dira (82)

Hostoak bertizilatuak dira gehienetan, zuri-grisaxkak bi aldeetatik, eseriak edo ia, luzangak edo espatula-itxurakoak, kanpora-kiribilduak; zurtoinak ilupadunak dira, trikoma adarkatu eta kizkurrak dituzte, batzuetan artile-antzekoak; kaliza ilupadunak, gris-zurixkak; lore-hostoak loreak baino laburragoak dira (83,84,85) (T. gr. polium)

Hostoak erdizirkularrak dira, 10-25 mm zabal, txorten laburrekoak, eta orriaren oinaldea ez dute falka-itxuran estututa edo apur bat baino ez dute; loreak gehienetan kolore bikoak dira, korolaren gingil proximalak purpura-kolorekoak izaten dira eta besteak zurixkak (82a)

Hosto txikiagoak, 8-11 mm zabal; hosto-txortena luzea da, eta orria oinaldean falka-itxurakoa; kolore bakarreko loreak, zuri-horixkak (82b)

Argazki berria erantsi