Centaurea debeauxii

inaxio·k

2006/05/20 - 21:39

Lorea
Lorea
©inaxio (2006-05-20)
1439 klik

Landare errosetadunak, zurtoinik gabe edo 10 cm-tik beherako zurtoin laburrarekin; kapituluen kanduak oso laburrak dira (17)

 

Landareek hostodun zurtoin garatuak dituzte, 10 cm-tik gorakoak; kapituluen kanduak luzeagoak dira

 

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin orbelkara dute, horztuna edo urratua, ez zirrindaduna ez arantzaduna (18)

 

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin arantzaduna edo zirrindaduna dute (19,20,21)

 

Tarteko brakteen luzakinak zenbait arantza ditu, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita (19)

 

Tarteko brakteen luzakina zirrindaduna da, eta ez du arantzarik edo puntan arantza bakarra du (20,21,22)

 

Luzakinak ez dira braktean zehar dekurrenteak eta puntan ez dute arantzarik (20)

 

Luzakinak dekurrenteak dira braktearen zati labur edo luze batean zehar, eta batzuetan badute arantza puntan (21,22)

 

Hosto linealak; brakteen luzakinek akumen lineal/lantzeolatua daukate, normalean oso okerra helduaroan (31)

Hosto luzangak edo lantza-itxurakoak; brakteen luzakinek akumen triangeluar/lantzeolatua edo triangeluar/obatua daukate, helduaroan zuzena edo makurxea (32,33)

 

Kardilaun labur-laburra, gehienez 1 mm luze; brakteen luzakinak marroiak izan ohi dira, triangeluar/lantzeolatuak, eta ez dituzte erabat estaltzen brakteak; erdialdeko hostoak gehienetan estuak eta lantza-itxurakoak dira (32)

Kardilauna 1-1,5 mm luze da; brakteen luzakinak beltzezkak izaten dira, triangeluar/obatuak, eta brakteak guztiz estaltzen dituzte; erdialdeko hostoak lantza-itxurakoak eta zabalak dira (33)

Generoa:Centaurea
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Basoen orletako belartzak, belardien ertzak, palaxuak, txilardiak, eragin atlantikoa dagoen aldeetan.

Kardilaun labur-laburra, gehienez 1 mm luze; brakteen luzakinak marroiak izan ohi dira, triangeluar/lantzeolatuak, eta ez dituzte erabat estaltzen brakteak; erdialdeko hostoak gehienetan estuak eta lantza-itxurakoak dira.

Ugaritasuna: Haran atlantikoak, arroak eta lurraldeko mendiak, hegoaldeko mendiak izan ezik: A

Komentariorik ez..