Achillea millefolium

inaxio·k

2006/05/20 - 20:53

Loreak
Loreak ©inaxio (2006-05-20)
1860 klik
Izen arrunta (z): eu: milorria

Zurtoineko hostoak horztunak dira, batzuetan gingilak dituzte oinaldean; lore horiak (60)

Zurtoineko hostoak 1-3-pinatisektuak dira; lore zuriak, arrosak edo horiak (61)

 

Zurtoineko hostoak 2,5 cm baino zabalagoak dira, eta hosto-lakainak 2 mm baino zabalagoak dira eta denak plano batean daude; lore horiak; kapitulu txiki-txikiak, lore-elkarte oso trinkoan elkartuta (61)

 

Zurtoineko hostoak 1,5 cm baino estuagoak dira, eta lakainak 2 mm baino estuagoak dira eta plano batean edo gehiagotan daude; lore zuriak, edo inoizka arrosak; kapitulu ertainak, lore-elkarte ez oso trinkoan elkartuta (62,63)

 

Zurtoineko hostoak eliptikoak dira, 2-3 cm luze, lakain guztiak planobatean dituzte, eta lehen mailako 10 lakain baino gutxiago dituzte; inbolukruaren brakteak ilaundunak dira (62)

Zurtoineko hostoak estuak eta luzangak dira, 3-5 cm luze, lakainak ez dituzte denak plano berean, eta lehen mailako 15 lakain baino gehiago dituzte; inbolukruaren brakteak ia ilegabeak dira (63)

Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Achillea
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Txuria
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:70 cm
Garaiera gehienez:2100 m
Ingurunea: Bide-bazterretako belartzak, ezpondak, saroiak, larreak, belardiak eta basoetako soiluneak.

Zurtoineko hostoak estuak eta luzangak dira, 3-5 cm luze, lakainak ez dituzte denak plano berean, eta lehen mailako 15 lakain baino gehiago dituzte; inbolukruaren brakteak ia ilegabeak dira.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: A
Hizkuntza:eu
Izena: Milorria
Ugaritasun indizea: Arrun­ta

Komentariorik ez..