Skip to main content

Polygala vulgaris

inaxio·k

2006/05/07 - 21:02

Loreak
©inaxio (2006-05-07)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 35 cm
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Polygala

Hegalek (5)6-8.5 x 3.5-5 mm dituzte, eta kapsula baino nabarmen luzegoak dira; korola hegalak baino luzeagoa da; luku loreanitzak, laxoak, 3-12 cm-koak, 10 mm-tik gorako kanduarekin; goiko hostoak behekoen antzekoak dira eta ez daude pilatuta lore-elkartearen azpian.

Ingurunea
Larreak eta sastrakadi irekiak; mota askotako inguruneetan bizi da, baina alderik lehorrenetan falta da.
Garaiera
- ↔ 1900 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A(U).

Loreak galtzarbeetan daude, banaka edo lore gutxiko lukuetan; hosto larrukarak, apikulatuak, ertzetan kiribilkatuak; hegalek zerrenda berdexka zabala dute erdian, eta kapsula baino nabarmen estuagoak dira; kapsulak hegal zabala du; zurtoinek oinalde zurkara dute (87)

Loreak muturreko lukuetan daude, edo itxuraz albokoak diren lukuetan; lukuek lore asko dituzte; hosto bigunak, ± lauak; hegalek nerbio estuak dituzte edo zerrenda berdexka zabala dute; zurtoin belarkarak (88,90)

Urteroko landareak, tenteak; lore-elkartea landare osoaren erdia bezain luzea da gutxienez; korola hegalak baino askoz laburragoa da (88,89)

Landare bizikorrak; adar etzanak edo goranzkoak; lore-elkartea landare osoaren erdia baino laburragoa izaten da; korola ia hegalak bezain luzea edo hegalak baino luzeagoa da (90,91)

Beheko hostoek erroseta osatzen dute, eta goikoak baino nabarmen handiagoak dira (90,91)

Beheko hostoak ez daude errosetan eta goikoak bezain luzeak dira gehienez (93,94)

Beheko hostoak aurkakoak dira; lore gutxiko lukuak, laburrak, 1-4 cmkoak; itxuraz albokoak diren lukuak, gehienetan, muturreko lukua bezain luzeak dira gutxienez; 4-5,5 mm-ko hegalak, korola baino luzeagoak (92)

Hosto guztiak txandakatuak dira; luku loreanitzak edo lore gutxikoak, laburrak edo luzeak, 2-12 cm-koak; normalean ez dago itxuraz albokoa den lukurik; 3,5-8,5 mm-ko hegalak, korola bezain luzeak gehienez (93,94)

Hegalek (5)6-8,5 x 3,5-5 mm dituzte, eta kapsula baino nabarmen luzeagoak dira; korola hegalak baino luzeagoa da; luku loreanitzak, laxoak, 3-12 cm-koak, 10 mm-tik gorako kanduarekin; goiko hostoak behekoen antzekoak dira eta ez daude pilatuta lore-elkartearen azpian (93)

Hegalek 3,5-6 x 2-3,5 mm dituzte, eta kapsula baino luzexeagoak dira; korola ez da hegalak baino luzeagoa; lore gutxiko lukuak, laburrak, 2-4 cm-koak, 5 mm-tik beherako kanduarekin; goiko hostoak behekoak baino luzeagoak dira eta lore-elkartearen azpian pilatuta daude (94)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A(U)

Argazki berria erantsi