Campanula glomerata

inaxio·k

2006/01/14 - 00:37

Loreak
Loreak
©inaxio (2006-01-14)
1284 klik
Izen arrunta (z): eu: ezkilaloreaes: campanilla agrupadafr: campanule agglomérée

Korola oso txikia, gehienez 5 mm luze, kaliza baino laburragoa edo luzexeagoa; urteroko landareak (43,44)

 

Korola 10 mm luze da gutxienez, kaliza baino nabarmen luzeagoa; landareak urterokoak, bi urtez behingoak edo bizikorrak dira (45)

 

Kalizak luzakin hostokara erreflexuak ditu gingilekin tartekaturik; landare ilezurruna; piramide-itxurako lore-elkarte trinkoa (45)

Kalizak ez du luzakinik gingilen artean; landare ilezurrunak edo bestelakoak; lore-elkartea ez da piramide trinkoa (47,48)

 

Lore eseriak edo ia, muturreko glomeruluetan, eta batzuetan baita alboglomeruluetan ere (46)

Lore pedizelodunak, banaka, edo lukuetan edo panikuletan (47)

 
Generoa:Campanula
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gehienez:2000 m
Ingurunea: Basoetako soilune belartsuak, larreak eta ezpondak.

Lore eseriak edo ia, muturreko glomeruluetan, eta batzuetan baita albo-glomeruluetan ere.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik U(A).

Komentariorik ez..