Allium ursinum

inaxio·k

2006/01/08 - 16:52

Loreak eta hostoak
Loreak eta hostoak ©inaxio (2006-01-08)
1260 klik
Izen arrunta (z): eu: hartz-baratxuria

Barruko lorezil-harizpiak 3-kuspidatuak dira (40)

 

Lorezil-harizpi guztiak bakunak dira edo oinaldean hortz txikiak dituzte, edo bestela lore-elkarteak bulbiloz osatuta daude soilik (42)

 

Hostoak lauak dira, lerro-itxurakoak edo eliptikoak, ez dira kofadunak (41)

 

Hosto zilindrikoak, zilindroerdi-formakoak edo harikarak, maiz kofadunak (42)

 

Hosto eliptiko zabalak, txortenean estutzen direnak (49,50)

 

Hosto linealak edo luzanga/lantzeolatuak, txortenean estutzen ez direnak (53,55,58)

 

Tepaloak 9-12 mm luze dira, zuriak; lorezilak korola barruan daude; erraboilaren kanpoko tunika mintzezkoa da edo zuntz gutxi ditu; lore-elkarte laxoa, esferaerdi-itxurakoa (49)

Tepaloak 4-6,5 mm luze dira, horixkak; lorezilak korolatik kanpora ageri dira; erraboilaren kanpoko tunika zuntzez estalita dago; lore-elkarte trinkoa, esferikoa (50)

Generoa:Allium
Forma biologikoa:Geofitoa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Oihanpe heze eta eutrofikoak.

Tepaloak 9-12 mm luze dira, zuriak; lorezilak korola barruan daude; erraboilaren kanpoko tunika mintzezkoa da edo zuntz gutxi ditu; lore-elkarte laxoa, esferaerdi-itxurakoa.

Ugaritasuna: Lurraldearen iparreko bi herenak: U

Komentariorik ez..