Dactylorhiza sambucina

inaxio·k

2005/12/11 - 20:09

Loreak
Loreak
©inaxio (2005-12-11)
1206 klik

Lore horiak (D. sambucina taldea)

 

Lore gorrixkak, arrosak, bioletak edo zurixkak

 

Zaku-itxurako ezproia, beherantz okertua, erdialdean 4 mm baino zabalagoa (79)

Ezproi zilindrikoa, ± zuzena edo okerra, horizontala edo beherantz pixka bat makurtua, 2 mm baino estuagoa erdialdean (80,81)

 

Lore horiak (D. sambucina taldea)

 

Lore gorrixkak, arrosak, bioletak edo zurixkak

 

Lore-elkartea oso luzea da, batzuetan zurtoinaren beste zatia adinakoa; hosto orbangabeak edo pixka bat orbanduak (82)

Lore-elkartea zurtoinaren beste zatia baino askoz laburragoa da; hosto orbandunak edo orbangabeak (83,84)

 

Zaku-itxurako ezproia, sendoa, labeloa halako 1,5 baino luzegoa, erdialdean 4 mm edo gehiagoko zabalera duena; labeloa purpura-kolore bizikoa da, eztarrian horixka puntu gorriekin, eta ez du ez orbanik ez zerrendarik (83)

Ezproi ia zilindrikoa edo konikoa, labeloa bezain luzea edo luzexeagoa eta hura baino estuagoa; bestelako labeloa (84,85)

 
Generoa:Dactylorhiza
Forma biologikoa:Geofitoa
Lorearen kolorea:
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:30 cm
Garaiera gutxienez:550 m
Garaiera gehienez:2200 m
Ingurunea: Larre eta sastrakadi freskoak.

Zaku-itxurako ezproia, beherantz okertua, erdialdean 4 mm baino zabalagoa.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints