Kalizak luzakin hostokara erreflexuak ditu gingilekin tartekaturik; landare ilezurruna; piramide-itxurako lore-elkarte trinkoa (45)
Lore eseriak edo ia, muturreko glomeruluetan, eta batzuetan baita alboglomeruluetan ere (46)
Korola 3-4 cm luze da, eta ia luze bezain zabala; kalizaren gingilak triangeluar/lantzeolatuak dira, 2-3 mm zabal; hosto estuak, oblantzeolatuak, larrukarak (49)
Urteroko belarra; sustrai ahul eta meheak; lore-pedizelo harikarak (50)
Sustrai lodia, arbi-itxurakoa; loreak luku estuan daude; pedizeloak loreak baino laburragoak dira eta brakteatxoak oinaldetik sortzen zaizkie; kalizaren hortzak tente daude eta gehienetan ez dira zerradunak; korolaren herena zatiturik dago (51)
Sustraiak ez dira lodiak; loreak panikula zabal eta laxoan daude; pedizeloak loreak baino luzeagoak dira, eta brakteatxoak erdialdetik sortzen zaizkie; kalizaren hortzak ± zutituak dira, oinaldean zerradunak; korolaren erdia zatiturik dago (52)
Sustraiak ez dira lodiak; loreak panikula zabal eta laxoan daude; pedizeloak loreak baino luzeagoak dira, eta brakteatxoak erdialdetik sortzen zaizkie; kalizaren ortzak +/- zutituak dira, oinaldean zerradunak; korolaren erdia zatiturik dago.
Komentariorik ez..