Atondo-Oskia ibilbidea

mou·k

2005/11/07 - 14:00

1277 klik
Abiapuntua: Atondo
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:350 m
Eskema: Atondo-Oskia-Atondo
Luzera:6.00 km
Iraupena: 2 ordu 30 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Nafarroa

Kaixo mendizaleok.

Oskia mendira joateko, Atondo herrian berebila utzi, ondoren herritik gorantz doan kareharrizko pista hartu. Gutxira,ur biltegi baten ondoan, ezkerreta burdinezko ataka orlegi bat igaro eta bidetxur batetik ezkerreko bidea hartu (harripilez dago markatua).

Hortik uneoro dena gorantza, harripilak jarraituaz, malda gogor batean goiko gandorraraino. Hemen ezkerretara jo eta gandorraren amaieran dago tontorra. Jeisteko bide bera erabili.

Joan-etorria 2 ordutan egin daiteke.

Bidean ikusi beharrekoak:Bizkai
Oharrak: Igoera nahiko gogorra da hauspoarentzat eta igoeraren bukaeran harriak sueltoan daudenez eta penditza gogorra denez, kontu handikin ibili behar da, bereziki jeisteko.

Komentariorik ez..