- Arantza
- Artikutza
Artikutza aldeko pagadien gainean nabarmentzen den bizkar luze bateko tontor bat da Beltzuntza, eta Elama eta Urdallueko ibarrak bereizten ditu. Bizkar horretan, goi aldean, larre zaharrak eta txilarra dira nagusi, baina zailtasun handirik gabe egin daiteke bidea gandorrari jarraituz, Loitzate - Ekaitza ardatzetik hasi eta ia Artikutza arte. Bizkarrean behera eginez eta Artikutzara gerturatu ahala basoa nagusitzen doa, pagadia erabat nagusitu arte. Etzanleku deritzo bizkar horretako azken tontorrari, dagoeneko Artikutza gainean, eta Otaran aurrekoari, biak ere altuera beretsukoak.
Beltzuntza tontorrean paisaia erabat irekia da, baina bertan ez dago gauza handirik. Hesi batez babestutako gorosti landare bat baino ez, eta hura nahiko larri (2025eko urtarrila). Bada harrespil bat, txilar artean nahiko ezkutatuta, bere HEko lepoan, eta baita beste hainbat bertatik hasi eta aipatutako Loitzate eta Ekaitza arteko gandorrera heltzen den bizkar agerian zehar.
Komentariorik ez..
Near targets
BELTZUNTZA harrespila (185 m.ra) · BELTZUNTZAko Harria harrespila (727 m.ra) ·