Leitzarango barrutian ezkutatutako tontor horietako bat da Larrandain, mapatan ikusten dena, baina zaila dena erreparatzen trenbide zaharraren bidetik. Iparraldeko bizkarrean nabarmentzen dira haitz mutur batzuk, inguruaren gaineko begiraleku aparta eskaintzen dutenak, baina gainontzean basoaren mendean dago mendia, pagadia behe aldean eta pinudia gain aldean. Tontorra haitz multzo batek osatzen du eta harri pila xume bat baino ez duzue aurkituko bertan; basoak ixten du berehala paisaia.
Bertaratzeko erreferentziazko puntu ezagunena Praiskuren borda izango da, bere iparraldeko hegian, ubide baten aldamenean: hainbat ibilbideren arteko bidegurutzea da huraxe. Handik ekialdera egin eta mendi-bizkarra pasa eta metro gutxira mendiaren iparraldeko bizkarrari heltzen dion bide-zidorra topatuko duzue. Erreferentziazko beste puntu bat Urdausulbiko lepoa eta bidegurutzea da, aterpea ere bada bertan, handik abiatzen baita Larrandaingo tontorrera gerturatzeko bide garbiena.
Azken haizeteek (2024) gainaldeko zuhaitz ugari bota ditu eta zaila da oso tarte batzuetan bideari jarraitzea. Pinudia izanda, gainera, sasia ere ez da falta eta zaila da eroritako zuhaitzak saihestea. Egoera aldatu bitartean Urdausulbiko bidea da aukera egokiena.
Oso gertu (< 1.000 m)
URDAUSULBIGO BORDA tumulua (275 m.) · Deskarga mendia (710 m.) · Arrisoraioko Harkaitza mendia (916 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Larrandain, Deskarga eta Belabieta Otietatik | Otieta | 850 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
URDAUSULBIGO BORDA tumulua (275 m.) · Deskarga mendia (710 m.) · Arrisoraioko Harkaitza mendia (916 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig