Iraupen egoera:
Txarra
Lurraldea:Uharte Arakil
Deskribapena:
Ez da zuhaitz aparta ofiziala, baina bai ezaguna inguruetan. Uharte Arakil aldetik San Migelera igotzen den bidea oso gertu pasatzen da, 100 bat metrora, eta bada seinale bat bertaratzeko gonbitea egiten duena. Zuhaitza nahiko egoera txarrean dago, aldaparen gainean zeharo okertuta, baina halere eutsi egiten dio oraindik bere gerrian txertatutako harritzarrari.
Komentarioak
Near targets
Aiztondo mendia (350 m.ra) · ARTZABAL trikuharria (495 m.ra) · Santa Maria Zamartze eraikina (725 m.ra) · Santa Luzia eraikina (968 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
"Harriko zuhaitza"
"Harriko zuhaitza" deitura oso aldrebesa iruditzen zait, gaztelerazko "Árbol de la piedra" deituraren itzulpen hutsa (eta desegokia) ematen du. Irudizen zait zuhaitz hori ikusten duen edozein euskaldunek harri bat jasotzen ari den zuhaitz bat ikusiko lukeela hor, eta hortik jarritako izena, "Haritz harrijasotzailea", euskaraz badugu eta ofizio hori.