Larrako bihotzean dago Puntal Alto de Ukerdi, eta Larrako orografia nahasiarekin gatazka egin beharra dago gailurrera heltzeko. Larra zeharkatzen duten bide luzeak baliatu ditzakegu gerturatzeko, baina tontorrera igotzeko arrasto nabarmenik ez da nabari. Orografiari maparen gainean erreparatuz gero ikusiko duzue badirela bi kanal zabal mendebaldeko isurialdean, horietan bat zuzenean tontorraren magalera datorrena: hori da gerturatzeko egokiena; asmatu egin behar kanal horretara sartzen. Iparraldeko nahiz hegoaldeko isurialdeak malkartsuak dira, ez dirudite egokiak, baina ekialdekoa, mendebaldekoa baino nahasiagoa izan arren, ez da zaila zaildutako mendizaleentzat, eta GR-12aren arrastoa baliatu daiteke hara gerturatzeko.
Tontorrean hainbat harri pila ikus daiteke gandorrean sakabanatuta, gunerik altuena seinalatu nahian, tako geodesiko bat ere bai, baina besterik ez. Ez da ez mendizale asko akordatzen mendi honekin, nahiz eta anabasaren erdian ondo bereizita ikus daitekeen, baina Larrako ingurunea ezagutu nahi izanez gero, aukera ederra da, kilometro asko egin behar baita karaitzean zabaldutako kanaletan barrena bertara heltzeko, pinu beltz gotorrez atondutako paisaia amaigabean zehar.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Lapazarra eta Puntal Alto de Ukerdi Belagua aterpetik | Belagua aterpea | 1050 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig