2000 metrotik gorako mendia izanagatik mendi apala eta forma leunekoa da, gainalde zabala eta belartsua duena, eta aipatzekoa da hori, izan ere gain-gainean du Rincón d'Alanoren harkaitz zakar eta ikusgarria. Estriviellas mendateak lotzen ditu biak, eta mendate honek lotzen ditu, beste batzuek bezala, Zuriza eta Ozako bailarak ere; bertatik pasatzen da GR 11.1 ibilbidea, GR 11aren aldaera bat. 50 m inguru baino ez dira Estriviellas mendatetik izen bereko tontorrera. Tortiellas aldera jaisten den bizkarrean gora-behera handiagoa da eta, esan beharrik ez dago, Taxeras nahiz Oza aldetik igotzeko gora-behera askoz handiagoa da. Izenak aldaera asko ditu, mapatan ikus daitekeenez.
Gaina zabala da, belartsua, ez da erraza antzematen zein den "tontorra". Ikusmira zabala da, hegoaldetik Alanoetako haitzek mugatu eta apaintzen badute ere. GR 11aren bi arrastoek ingurua ezagutzeko aukera egokia eskaintzen dute, Taxeras nahiz Oza aldetik abiatuta, bata igotzeko eta bestea jaisteko erabili daitezke, Estriviellas mendatea eta Petraficha mendatea lotuz, bi mendateen arteko tontorrak igoaz, tartean Chipeta ikusgarria.
Oso gertu (< 1.000 m)
Rincón de Alano mendia (587 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Estriviella, Tortiella, Sayéstico eta Chipeta Taxeras aldetik | Taxeras | 1300 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig