Skip to main content

Bihaizpeko Haitz Txikia mendia

inaxio·k

2024/05/26 - 10:44

Haitz Txikia ekialdetik, azken txanpa | ©inaxio (20240525)
Altuera
671 m
Beste izenak
Ahizpa Txikia
Mota
Mendialdea
Abiapuntuak
Irurtzun
Lurraldea

Irurtzungo Bihaizpean ("Biahizpe" ?) ekialdeko haitza txikiagoa eta errazagoa da: kontu pixka batekin egin behar dira azken metroak, baina tarte zakarra izanagatik zailtasun handirik gabe heldu daiteke tontorrera ekialdeko gandorreko zirrikituak baliatuz. Amildegia aldean da tarte horretan ezker-eskubi eta esan bezala kontuz ibili beharra dago, ez da bustiarekin edo umeekin joateko egokia. Allegain eta Erga aldera luzazen den gandor hautsi baten hasieran dago eta hura ere ez da ohiko mendizaleen neurrikoa, atzera eta aurrera eginez eta tarte batzutan gandorretik jaitsi eta bestetan igoaz gehiena ibil daiteke, baina norberak hartu behar dio neurria zailtasunari eta arriskuari: tarte batzutan orekari eutsi behar zaio ezker-eskubi aldeko amildegiaren gainean, eta zenbait puntutan ezinezkoa da aurrera egitea, eskalatzaile baten trebeziarik gabe.

Irispiderik azkarrena ekialdeko gandorreko lepoa da, bidexka batek zeharkatzen duena, Plazaolako bidetik abiatuta. Lepo horretatik abiatuta gandorrari ekin eta metro batzuetan gora eginez gero gandorra bera eskubi aldetik saihesteko aukera ematen duen erlaitz estu bat dago, altzairuzko kable baten laguntzarekin (2024ko maiatzean ikusia). Kable horrek tontorrerako azken txanpari ekiteko leku egokian utziko gaitu.

Behin tontorrean, pare-parean ikusiko dugu hainbeste eskalatzaileren grina piztu duen haitz beldurgarria, "Ahizpa Handia", errepidea eta Larraun ibaiaren gainean. Asteburua eta eguraldi ona bada ikusiko duzue seguraski eskalatzaile talderen bat ahaleginean, eraman otartekoa eta prismatikoak!

Oso gertu (< 1.000 m)

Aixita mendia (465 m.) · Mundumalkorra mendia (704 m.) · Allegain mendia (870 m.) · San Martin (zaharra) eliza (953 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Bihaizpeko Haitz Txikia eta Erga Bihaizpe 650 m Jose

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Aixita mendia (465 m.) · Mundumalkorra mendia (704 m.) · Allegain mendia (870 m.) · San Martin (zaharra) eliza (953 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi