Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Loreak ginbailean edo banaka daude; kopa-itxurako koroa, normalean tepaloak baino laburragoa; periantoaren hodia meharra da, zilindrikoa, eta muturrean 6 mm baino estuagoa (79,80)
Lore bakartiak; koroa zabala, inbutu-itxurakoa, edo zilindrikoa, tepaloak bezain luzea gutxi gorabehera; periantoaren hodia kono irauliaren itxurakoa da, puntan 6 mm baino zabalagoa (84)
Lore dilindariak; koroa 5-15 mm luze da; tepalo guztiz erreflexuak, periantoaren hodia bezain luzeak (79)
Lore zutituak edo tenteak; 1-6 mm-ko koroa; tepalo zutituak, periantoaren hodia baino nabarmen laburragoak (80)
Tepaloak eta koroa hori biziak dira; hostoak estu-estuak dira, normalean 2 mm-tik beherako zabalera dute; landare mehea, 10-20(30) cm garai, 1-2 lorekoa (80)
Tepalo zuriak edo hori argiak; hostoak 3 mm baino zabalagoak dira; landare handiagoa, eskuarki 20 cm baino garaiagoa, 1-20 lorekoa (82,83)