Alisma lanceolatum

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Alisma lanceolatum Etxeberri (Arakil) aldean
Alisma lanceolatum Etxeberri (Arakil) aldean
©inaxio (20240602)
8 klik

Estilo makurrak, obulutegia baino laburragoak; antera ia biribilak; hostoetako batzuk urpean daude eta lerro-itxurakoak dira, besteak uretatik kanpo daude eta gehienez 4,5 cm zabal dira, akumen gabekoak; petaloak gehienez 3,5 mm luze dira

Estilo ± tenteak, obulutegia bezain luzeak gutxienez; antera eliptikoak; hostoak normalean uretatik kanpo daude, badute txortena, eta goikoak behintzat akuminatuak dira; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (12,13)

 

Hosto obatuak edo eliptiko/obatuak, oinaldean moztuak edo ia bihotzitxurakoak; lorexakiak estiloaren mutur aldea hartzen du; akenioen alboak gogorrak eta opakuak dira (12)

Hostoak lantza-itxurakoak edo eliptikoak dira, oinaldean falka-itxurakoak; lorexakiak estiloaren herena-erdia hartzen du; akenioen alboak bigunak eta zeharrargiak dira (13)

Generoa:Alisma
Forma biologikoa:Hidrofitoa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1400 m
Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, goi-mendiak izan ezik: U

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints