Hieracium murorum

inaxio·k

2025/02/22 - 21:19

Hieracium murorum, Lapazarrako iparraldeko  basoan
Hieracium murorum, Lapazarrako iparraldeko basoan ©inaxio (20240705)
11 klik

Loraldian landareak ez du oinaldeko hostorik; zurtoineko hosto guztiak ± sakabanaturik daude (landare afilopodoa), edo bestela behealdekoek sasierroseta eratzen dute, ez oinaldeko hostoen benetako erroseta (landare pseudofilopodoa) (33)

 

Loraldian landareak baditu oinaldeko hostoak, eta hauek errosetan egon ohi dira (35)

 

Hostoek guruin-ile nabariak dituzte, batez ere ertzetan; ia beti guruin gabeko ileak ere badituzte (34)

 

Hostoek ez dute guruin-ilerik (guruinik), gehien jota mikroguruin banaka batzuk dituzte ertzetan, ia beti nabarigaitzak

 

Lore-errezeptakuluko albeoloek ertzetan ez dute ziliorik (hobe da fruituen kapituluak aztertzea)

 

Lore-errezeptakuluko albeoloek ertzetan badituzte zilioak (gutxi edo asko) (36,37)

 

Gara-erako zurtoina, hostogabea edo hosto bakarrekoa, batzuetan braktea-antzeko beste hosto txiki batekin (38)

 

Zurtoinak baditu 2-3 hosto handi, gutxienez

 

Inbolukruaren brakteek guruin-ile asko dituzte eta ia inoiz ez dute guruin gabeko ilerik; hosto-ertzetako ile guztiak meheak eta bigunak dira, eta tartean ez dute mikroguruinik; hosto bigunak, gainaldean purpura-orbanik ez dutenak (38)

Inbolukruaren brakteek guruin-ileez gainera guruin gabeko ileak ere izan ohi dituzte; hosto-ertzetan ile batzuk meheak dira eta besteak loditxoak eta zurrunak, edo, batzuetan, guztiak oso zurrunak dira; normalean badaude mikroguruinak, baina oso urriak eta nabarigaitzak izan daitezke; hosto sendoagoak, orbandunak edo orbangabeak

 
Generoa:Hieracium
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gutxienez:500 m
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Ezpondak eta baso-ertzak, basoak (batez ere harritsuak eta ez oso hezeak), harkaitzetako erlaitzak.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Inbolukruaren brakteek guruin-ile asko dituzte eta ia inoiz ez dute guruin gabeko ilerik; hosto-ertzetako ile guztiak meheak eta bigunak dira, eta tartean ez dute mikroguruinik; hosto bigunak, gainaldean purpura-orbanik ez dutenak.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints