Pilosella peleterana

inaxio·k

2025/02/15 - 21:19

Pilosella peleterana Orba mendian
Pilosella peleterana Orba mendian
©inaxio (20100522)
8 klik

Hostoek ile luze banaka batzuk dituzte, ertzetan eta oinaldean gehienbat, ez dute izar-itxurako ilerik, eta glaukoak dira; hostoak lerro-itxurakoak, espatula-itxurakoak edo tartekoak dira; zurtoinek kapitulu bat edo gehiago izan dezakete, eta ez dute hostorik edo 1(2) hostotxo dute (27)

Hostoek azpialdean izar-itxurako ileen ilupa daukate, eta bi aldeetan ile bakun luzeak dituzte, ± ugariak; hostoak espatula-itxurakoak edo eliptikoak dira; zurtoin bakuna, kapitulu bakarrekoa, gara-erakoa

 

Inbolukruaren kanpoko edo tarteko brakteak 1,5-3 mm zabal dira gehienez, obatuak edo obatu/lantzeolatuak; herrestadarrak laburrak izan ohi dira, eta haien hostoak ia tamaina berekoak dira, oinaldeko errosetakoak baino txikixeagoak, eta gora begira daude (29)

 

-Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteak 1(1,5) mm zabal dira gehienez, lantzeolatu/linealak edo linealak; herrestadarrak luzeak izan ohi dira, eta haien hostoak zenbat eta muturretik gertuago egon hainbat txikiagoak dira, denak ere oinaldeko errosetakoak baino askoz txikiagoak (30)

 

Inbolukruaren braktea gehienek, batez ere barrukoek eta tartekoek, punta zorrotz eta gorrixka dute, eta kanpokoak zorrotz samarrak dira; brakteak berde argiak dira, apur bat matazatuak, ertz ± ilegabe zabalak dituzte, eta normalean ile bakun asko dituzte, kolore argikoak, oinaldean lodiune beltza daukatenak; batzuetan landareak guruin-ileak ditu (28)

Inbolukruaren braktea gehienak kamutsak dira (batez ere kanpokoak eta tartekoak), punta berdea edo apur bat gorrizta dute, matazatsuak dira eta ile asko dituzte, gehienetan beltzezkak, batzuk guruindunak eta besteak guruingabeak (29)

Generoa:Pilosella
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:35 cm
Garaiera gutxienez:400 m
Garaiera gehienez:2000 m
Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana, Pirinioak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: B(BB)

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints