Serratula nudicaulis

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Serratula nudicaulis
Serratula nudicaulis
©inaxio (20080518)
11 klik

Gehienetan zurtoinek mutur aldean adar eta kapitulu asko dituzte, inoizka bakunak dira eta kapitulu bakarra dute; inbolukru txiki-txikiak, 15 x 8 mm-tik beherakoak; inbolukruaren brakteak mukroidunak dira, muturrean ez dute bizar arantzadunik; hostoak zerradunak, edo guztiz zatituak edo tartekoak dira, eta beti ere ertz serrulatua dute (10)

Zurtoin bakunak, kapitulu banarekin; inbolukru handiagoak, 15 x 10 mm-tik gorakoak; inbolukruaren brakteek batzuetan badute muturrean bizar arantzaduna; hosto osoak, horztunak edo zatituak; hosto-ertzak ez dira serrulatuak (11,12)

 

Kanpoko eta tarteko brakteek mutur beltzezka edo marroi iluna dute, eta mukroidunak dira, arantzagabeak; hosto gehienak oinaldean daude eta zurtoineko hostoak urriak dira, txikiak; hosto osoak, pinatifidoak edo tartekoak, ertzetan osoak eta ziliodunak (11)

Kanpoko eta tarteko brakteek arantza ziztagarrian bukatzen den punta argia dute; zurtoinean badaude hosto ongi garatuak; hosto horztunak edo pinatifidoak, ertzetan ziliogabeak (12,13)

 
Generoa:Serratula
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:300 m
Garaiera gehienez:2200 m
Ugaritasuna: Pirinioak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U; Arroak eta Ebro Harana: B

Komentariorik ez..