Carduus nutans

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Carduus nutans
Carduus nutans
©inaxio (2022-10-20)
12 klik

Lore-elkartea korinbo ± trinkoa da, eta muturreko kanduek 2-8 kapitulu dituzte; inbolukruak 5-13 mm zabal dira; hosto-azpiek eta zurtoinek ile zelulabakarrez osatutako ilupa amaraunkara eduki ohi dute; kanduek arantzak dituzte ia kapituluaren oinalderaino (65)

 

Lore-elkartea ez da korinboa, edo oso laxoa da, eta kanduek kapitulu bat dute (inoizka 2); inbolukruak 10-40 mm zabal dira; hosto-azpiek eta zurtoinek ile bakun zelulanitzez osatutako ilupa eduki ohi dute; kanduek ez dute arantzarik goialdean (69)

 

Inbolukruaren erdiko brakteen muturra 3 mm baino zabalagoa da eta gehienetan erreflexua; zurtoinek ilupa amaraunkara daukate; hostoen gingilek iletxoak dituzte azpitik (69)

Inbolukruaren erdiko brakteen muturra 3 mm baino estuagoa da; zurtoinak ez dira amaraunkarak; hosto ilegabeak edo ia (70)

 
Generoa:Carduus
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:40 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gutxienez:500 m
Garaiera gehienez:1800 m
Ugaritasuna: Lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak eta arroak: B

Komentariorik ez..

1·tik 3·ra, 3 guztira