Doronicum plantagineum

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Doronicum plan­ta­gi­neum, Ilarduia aldean
Doronicum plan­ta­gi­neum, Ilarduia aldean ©inaxio (20170408)
9 klik

Lore guztiek kardilauna dute; oinaldeko hostoek ertzetan hortz baldarrak izaten dituzte, eta oinaldean estutuak, moztuak edo bihotz-antzekoak dira (17)

Liguladun loreek ez dute kardilaunik; oinaldeko hostoak horztunak edo ia osoak dira, oinaldean estutuak edo bihotz-itxurakoak edo tartekoak (18,20)

 

Oinaldeko hostoak arrautza-itxurakoak dira, txortenean estutuak; hostoertzak ia osoak dira edo hortz txikiak dituzte; zurtoin bakunak, kapitulu bakarrarekin (18)

Oinaldeko hostoak oinaldean bihotz-itxurakoak dira; hosto-ertzek hortz nabariak dituzte; zurtoin adarkatuak, kapitulu 1 baino gehiagorekin (20)

 
Generoa:Doronicum
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gutxienez:500 m
Garaiera gehienez:1400 m
Ugaritasuna: Arroak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: B

Komentariorik ez..