Lore-elkartea adartsua da eta loreek kandu luzea dute; lore sexubakarrak; landareak ez du guruin eseririk (35)
Erdiko eta goiko hostoak eseriak dira, lore-elkarte bakuna; brakteak eta brakteatxoak 5 mm baino zabalagoak dira, koloredunak eta mintzezkoak, kalizak bezain luzeak gutxienez; korola purpurak edo bioletak, 14 mm baino luzeagoak (36)
Hosto-orria triangeluar zabala edo bihotz-itxurakoa da, oinaldean bihotz-itxurakoa, gehienetan 1,5 cm baino zabalagoa; kaliza korolaren hodia baino luzeagoa da; korolak 7-10 mm luze dira, zuriak; nukula leunak (37)
Hosto-orria triangeluar/lantzeolatua edo luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz-itxurakoa, moztua edo falka-itxurakoa, 1(1,5) cm baino estuagoa; kaliza korolaren hodia baino laburragoa da; korolak 10-12 mm luze dira, zuriak edo arrosak; nukula tuberkuludunak (38)
Komentariorik ez..