Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Kalizaren ile guztiak berdintsuak dira, adpresoak eta zuzenak (25,26)
Kalizak bi motatako ileak ditu, edo bestela han-hemen ile okerrak edo gakotuak ditu (29,31)
Landare bizikorra, errizomaduna; korolaren orria laua da eta (4)5-9 mmko diametroa du (27,28)
Urteroko landarea eta bi urtez behingoa; korolaren orria ahurra da eta 1-4 mm-ko diametroa du (31)
Fruituen kalizak erorkorrak dira eta oinalde biribila dute; pedizeloak kaliza baino luzeagoak izan ohi dira; merikarpoak ± zorrotzak dira, eta lotunean orbaintxo bat daukate; landarea garaia da, ez du soropilik eratzen, eta lore-elkarte laxoak ditu (27)
Fruituen kalizak iraunkorrak dira eta oinalde meharra dute; pedizeloak kaliza baino laburragoak izan ohi dira; merikarpoak puntamotzak dira eta lotunean orbain handi bat daukate; landare txikia, soropildua; loreelkarte ± trinkoak (28)