Genista scorpius

inaxio·k

2022/05/30 - 21:17

Genista scorpius Eltxumendi mendian
Genista scorpius Eltxumendi mendian ©inaxio (20100520)
7 klik

Landarearen adarrak arantza banatan bukatzen dira eta ± ziztagarriak dira (7,8)

 

Landare arantzagabeak (13,14,19)

 

Adarrek saihets irten asko dituzte; lekaren punta ez dago gorantz okertuta; gehienetan kuxinek bi hortz edo arantza dituzte; estandartea eta gila ia luzera berekoak dira (7,8,9)

 

Adarrek ez dute saihets irtenik; lekaren punta gorantz okertuta dago; kuxinek ez dute bi hortz edo arantza; estandartea normalean gila baino laburragoa da (10,11)

 

Korola ilegabea edo ia; leka ilegabea, 15-40 mm-koa; albo-adar laburrak, okerrak eta zutituak; kuxinek puntan 2 arantza luze dituzte, kuxina bera bezain luzeak, gutxienez (7)

Korola ileduna, zati batean behintzat; leka ileduna, 10-15(20) mm-koa; albo-adarrek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera; kuxinak moztuak dira, edo arantza bikoak, edo tartekoak, baina beti ere arantzak kuxinak baino laburragoak dira (8,9)

 
Generoa:Genista
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:200 cm
Garaiera gutxienez:150 m
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Sastrakadi mediterraneoak edo submediterraneoak, artadi, erkamezti eta pinu gorriaren pinudien ordezkoak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Ugaritasuna: Lurraldearen hegoko bi herenak: A(AA), iparreko herena: BB

Komentariorik ez..