Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hosto osoak, zirrindadunak edo hortz txiki-txikiak dituztenak (31)
Hostoetako batzuk, behintzat, hortz handiak dituzte edo oxkardunak edo gingildunak dira (32,33)
Oinaldeko hostoak erdizirkularrak, eliptikoak edo obobatuak dira, horztunak edo oxkardunak; sepalo erreflexuak edo tenteak; batzuetan landareak lurpeko erraboilatxoak ditu (32)
Oinaldeko hostoak guztiz zatiturik daude lakain triangeluar, lineal edo luzangetan; sepalo tenteak; landareak ez du lurpeko erraboilatxorik (33)
Urteroko landareak, oso makalak, kimu antzurik gabe (47)
Landare bizikorrak, kimu antzuekin, soropilduak edo herrestariak (48)
Loredun zurtoinak zurtoin herrestarien galtzarbeetatik sortzen dira; hostoak ez daude errosetan, eta lakain zorrotzak dituzte; lore zuriak (48)
Loredun zurtoinak muturrekoak dira dira; oinaldeko hostoak errosetan daude, eta lakain zorrotz edo kamutsak dituzte; lore zuriak edo hori-berdexkak (50,54)
Hosto gogor samarrak, 1 cm baino zabalagoak; petalo zuriak, 6 mm baino luzeagoak, azkazal luze batean pixkanaka estutuak; landare sendoa k, 10-30 cm-koak, kux in nah ik o lax oa k erat u ohi dit uzt en ak (49,50,51)
Hosto bigunak edo zertxobait larrukarak, 1 cm baino estuagoak; petalo zuriak edo hori-berdexkak, 6 mm baino laburragoak, azkazal labur-laburrarekin; landare meheak, 5-15 cm-koak, kuxin txikiak eta gehienetan trinkoak eratzen dituztenak (53,54)
Hostoen lakainak triangelu zabalak dira, oinaldean 4-8 mm zabal; hostoek 3-5 gingil dituzte (49)
Hostoen lakainak triangelu estuak dira, edo lineal/luzangak dira, 3 mm baino estuagoak; hostoak (5)7-25 gingiletan zatiturik daude (50,51)
Hostoen lakainak apikulatuak edo mukroidunak dira, estuak eta triangeluarrak; hostoak sarritan kizkurrak dira (50)
Hostoen lakainak kamutsak edo ia zorrotzak dira, apikulu edo mukroirik gabe, lineal/luzangak, ertzetan gutxi-asko kurbatuak; hosto lauak, ez kizkurrak (51)