Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoak 1 cm baino zabalagoak dira, zapalak (1)
Hostoak 1 cm baino estuagoak dira, ia zilindrikoak, esferikoak edo zapal samarrak (2,3)
Petalo horiak, horixkak edo berdexkak
Petalo zuriak, arrosak edo urdin-moreak
Urteroko landareak, kimu antzurik gabe
Landare bizikorrak, kimu antzuekin (3)
Landareek guruin-ileak edo papilak dituzte hosto, zurtoin edota kanduetan (21,22,23)
Landare ilegabeak
Hosto obatuak edo ia biribilak, loredun zurtoinetakoak aurkakoak, gehienetan; landarea sarritan glaukoa da eta petalo urdin-bioletak ditu (21)
Hosto guztiak txandakatuak dira; landarea ez da glaukoa eta petaloak ez dira urdin-bioletak
Landareak papilak edo guruin laburrak ditu hostoetan edota zurtoinetan; sepalo ilegabeak (22)
Landareak guruin-ileak ditu zurtoin, hosto eta sepaloetan (23)
Hosto oblantzeolatuak; petalo bizardunak; karpelo zuriak (23)
Hosto lineal/luzangak; petalo bizargabeak; karpelo berdexkak edo purpura-kolorekoak (17)