Tuberaria lignosa

inaxio·k

2022/05/30 - 21:17

Tuberaria lignosa Elgean
Tuberaria lignosa Elgean ©inaxio (20060604)
6 klik

Landare bizikorra, ipurdi zurkararekin, oinaldean hosto iraunkorren erroseta duena; loredun zurtoinek hosto gutxi dituzte, oinaldekoak baino txikiagoak; sepalo ilegabeak, barrukoak 10-15 mm-koak, kanpokoak lerro-itxurakoak; lore-elkarte brakteadunak (50)

Urteroko landarea; oinaldeko erroseta loraldian zimelkorra edo erorkorra da; loredun zurtoinek hosto handiak dituzte; sepalo iledunak, barrukoak 3,5-6 mm-koak, kanpokoak eliptikoak; lore-elkarte brakteagabeak (51)

Generoa:Tuberaria
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Fenologia:
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:150 m
Garaiera gehienez:1200 m
Ingurunea: Argiune hareatsuak txilardietan eta beste sastrakadi heliofilo batzuetan, batez ere artadi edo amezti inguruetan.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Ugaritasuna: Arroen, hegoaldeko mendien eta tarteko mendien mendebaldeko erdia: U; haran atlantikoen, iparraldeko mendien eta Ebro Haranaren mendebaldeko erdia; B

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira