Skip to main content

Hypericum pulchrum

inaxio·k

2022/05/30 - 21:17

Hypericum pulchrum Arraldegaina mendian
©inaxio (20070630)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
30 cm ↔ 60 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Hypericum
Ingurunea
Baso hostogalkorrak eta haien ordezko sastrakadiak, lur azidoetan.
Garaiera
0 m ↔ 1550 m
Banaketa orokorra
Atlantikoa
Kokapena

Zurtoin eta hosto ilaundunak edo ilupadunak; sepaloek ertzetan guruin estipedunak dituzte (73,74)

Zurtoin ilegabeak eta hosto-azpi ilegabeak edo latz samarrak; batzuetan, sepaloek guruin estipedunak dituzte (78)

Landareak ez du guruin beltzik ez gorrixkarik; lorezilak 5 sortatan elkartuta daude edo aske daude (75)

Landareak baditu guruin beltzak edo gorrixkak, zurtoin, hosto eta sepaloetan behintzat; lorezilak 3 sortatan elkartuta daude (76)

Zurtoinek 4 marra irten dituzte (77)

Zurtoinak leunak dira edo 2 marra irten dituzte (78,79)

Hostoek txorten laburra dute, eta ia biribilak edo obatu zabalak dira; lore gutxiko lore-elkartea (91)

Hosto eseriak edo ia; ia eseriak izanez gero, eliptiko luzangak; lore-elkarteak gehienetan lore asko ditu (93,98)

Hostoek ez dute ertzondoko guruin beltzik, guruin zeharrargiak baino ez dituzte (92,93)

Hostoek badituzte ertzondoko guruin beltzak (96,98)

Hosto linealak, edo luzangak eta estuak, 3 mm baino estuagoak, ertzean kanporantz guztiz kiribilduta; hostoen artean kimu antzuen hasikinen sortak daude; antera horiak (92)

Zurtoin nagusietako hostoak obatu zabalak, bihotz-itxurakoak eta erdibesarkatzaileak dira, 3 mm baino zabalagoak; antera gorrixkak edo laranjak (93)

Argazki berria erantsi