Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoak 5 mm baino zabalagoak dira, arrautza- edo lantza-itxurakoak, eta behekoek behintzat 3-7 nerbio dituzte; landare bizikorrak; petalo arrosak (67,68)
Hostoak 3(5) mm baino estuagoak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak, nerbio bakarrarekin; landare bizikorrak petalo zuri edo arrosekin, edo urteroko landareak petalo arrosekin (70,71)
Urteroko landareak; gehienetan zurtoinek behehaldean ile leun bakanak dituzte; kalizek laurdena edo herena zatiturik daukate; (5)10-20 mm-ko pedizeloak; petalo arrosak (69)
Landare bizikorrak, oinaldean zurkarak, ilegabeak; kalizak erdiraino zatiturik daude; pedizeloak gehienez 10(13) mm luze dira; petalo zuriak edo arrosak (70)
Hosto lauak, (0,5)1-3(5) mm zabal; landare soropildua, 5-20(30) cm garai; 2-10(13) mm-ko pedizeloak; petalo zuriak edo arrosak, (5)6-8,5 mm-koak (70)
Hostoak 1,5 mm baino estuagoak dira, eta ebakidura ia triangeluarra edo erdizirkularra dute; mulu-eiteko landarea, 25-80 cm garai; pedizeloak gehienez 4(6) mm luze dira; petalo zuriak, 3-4,5 mm-koak (71)