Arenaria montana

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Arenaria montana, Erroiarri mendian
Arenaria montana, Erroiarri mendian ©inaxio (20230408)
13 klik

Urteroko edo bi urtez behingo landareak, loraldian zurtoin antzurik ez dutenak; sustrai mehea, erraz ateratzen dena

 

Landare bizikorrak, loraldian zurtoin antzuak dituztenak; ipurdi lodia, ± zurkara

 

Hostoen ertzetako 2 nerbioak oso lodiak dira, eta hostoan garbi ageri den hegal zurixka edo horixka eratzen dute (45,46)

 

Hostoek ez dute hegal zurixka edo horixka nabarmenik, ertza ez da hostoaren gainerako aldeetatik bereizten (49,51)

 

Hosto eliptikoak, normalean 4(5) mm baino laburragoak, nerbio sekundario nabariekin; (2,5)3-4 mm-ko sepaloak; petalo zuriak, 4,5-5 mmkoak (49)

Hostoak lantzeolatuak edo lineal/lantzeolatuak dira, gehienetan 5 mm baino luzeagoak, eta ez dute nerbiazio sekundario nabaririk; (4)4,5 mmtik gorako sepaloak; petalo zuriak edo arrosak, 6 mm-tik gorakoak (51)

 

Kapsula zilindrikoa, kaliza baino askoz luzeagoa; sepalo ilegabeak; petalo arrosak; hosto ilegabeak, oinaldean ziliodunak, ertzean kartilaginosoak (50)

Kapsula oboide-esferikoa, gutxi gorabehera kaliza bezain luzea; sepalo iledunak; petalo zuriak; hosto gazteek ileak dituzte bi aldeetan (51)

Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Arenaria
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Txuria
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:30 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Baso bakanduak lur hareatsuetan, txilardi eta otadiak, harkaitzetako lauguneak; Si; 0-1300 m.
Banaketa orokorra:Atlantikoa
Ugaritasuna: Haran atlantikoak eta lurraldeko mendiak: A(U); arroak: U
Eskualdea: Haran atlantikoak
Ugaritasun indizea: Arrun­ta
Eskualdea: Iparraldeko mendiak
Ugaritasun indizea: Arrun­ta
Eskualdea: Tarteko mendiak
Ugaritasun indizea: Arrun­ta
Eskualdea: Hegoaldeko mendiak
Ugaritasun indizea: Arrun­ta
Eskualdea: Arroak
Ugaritasun indizea: Urria

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints