Trikuharria. Tumulua: 7,50 m-ko diametroa I-H-n eta 6,50 m-koa E-M-n, eta 0,40 eta 0,20 m arteko garaiera. Tumuluaren hondakinen erdialdean ganbara gelditzen da. 4 alboko harlauza ditu luzeran jarriak eta HM-ra etzanak, 2,10 m neurtzen dutelarik eta beste bi perpendikularki ezarriak, itxiturakoak, zutik eta IM-ra etzanak. Harlauza guztiak 0,12 eta 0,25 m arteko azaleratzea dute. Orientabidea 150° da. Bertako hareharriak dira. Tumuluaren ertzetik 1,50 m HM-ra ia etzana dagoen bertako hareharrizko harlauza bat (1,20x0,60x0,12 m.) topatzen dugu, seguraski trikuharriaren egiturarekin zerikusi handia duena.
Pinudi batean kokatzen da (Pinus Insignis). Pinu horietako 4, nahikoa ederrak direnak egituran sustraiturik azaltzen dira. Seinaleztatu gabe dago.
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
OINDOLAR I trikuharria (19 m.) · OINDOLAR II trikuharria (60 m.) · Oindolar mendia (62 m.) · OINDOLAR IV trikuharria (213 m.) ·