Altuera:990 m
Beste izenak:
- Unzue
- Peña Untzue
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Etxague
- Untzue
Lurraldea:Nafarroa
Untzue herriaren gainean ageri den haitza da. Igoera laburra du, baina polita. Untzuetik abiatu eta laster sartuko gara ezpel artera, gero haitzarte batzuetan igaro eta tontorrean gara. Mendi txikia da, baina ikuspegi zabalekoa hegoaldeko lurraldeen gain. Atze aldean ordea, ekialdeara luzatzen den hegi luzean, haizerrota zuri ugari dago, bertan hasi eta hainbat kilometrotan.
Mendialdea*:
Alaitz
Komentarioak
Near targets
San Millan eliza (972 m.ra) · Santa Barbara ermita (993 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Untzue haitza
Basoa bukatzen denean haitzaren hormaren oinara iristen zara, eta orduan bi aukera dituzu. Bat, zuzen-zuzenean tximinia antzeko pasabide estu eta labur batetik igo. Bi, igoera erezagoa aukeratu horma zure eskubitik inguratuz.