- Lizarieta lepoa
- Sarako harpeak
Ibantelli-Labeaga eta Atxuria mendi ospetsuen artean, mugako lerroari jarraiki, mendikate interesgarri bat zabaltzen da. Soka honetako gainak ez dira oso nabarmenak, baina inguru ezin ederrago batean egonik, txango atesgin baterako aukera emanen digute, gainez gain ibiliz eta ikuspegi zabalez gozatuz. Bereziki aipatzekoak dira Atxuria eta Larrun mendien profilak eta Lapurdiko kostaldearen ikuspegia. Hurbil izanen ditugu Sarako harpeak, Etxalarko usategi sona handikoak eta hainbat monumentu megalitiko. Idoieta, Lakain, Nabarlatsa, Eguzkieta eta Saiberri dira, hurrenez hurren, Lizarietako lepotik abiatuta bidean aurkituko ditugun gainak.
Komentariorik ez..
Near targets
ATERMIN zista (325 m.) · LARRIA III trikuharria (374 m.) · LARRIA II trikuharria (473 m.) · ATERMIN trikuharria (495 m.) · LARRIA I trikuharria (567 m.) · LARRIA IV trikuharria (576 m.) · TONBA trikuharria (741 m.) · LAPITZETA I trikuharria (777 m.) · ARGAINE trikuharria (785 m.) · LAPITZETA II trikuharria (794 m.) · ? trikuharria (895 m.) ·