Portupekoleze koba

inaxio·k

2006/02/08 - 00:14

Leizearen barru aldetik ateratako argazkia
Leizearen barru aldetik ateratako argazkia
©inaxio (20050430)
4737 klik
Altuera:1069 m
Lurraldea:Urbasa
Mota: Koba

Bada Lizarragako portua eta San Adriango ermitaren artean leku berezi bat nik orain arte argazkietan ikusi gabea neukana. Leize bat da, harrizko zubia duena bere aurrean; baina biak ere lurraren mailatik behera daudenez ez dira ikusten bertatik pasa gabe. Gandorretik gertu dago, Lizarragako portutik mendebaldera, kilometro batera gutxi-gorabehera (portu zaharra oraindik gertuago gelditzen da, hortik jasoa izango du izena). Argazkiak ateratzeko leku aproposa da ikusten denez.

Komentarioak

    Urbasan al dago? San Adriango ermitaren inguruan?

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by BatenBat (ez da egiaztatu)

    san adrian inguruan?
    argazkiak erantsi ahala joango da argitzen kontua ;-)

    5. argazkixa ikusi arte antzik bez eztotxat hartu, baina oin bai. Atzo idatzi zeban harek esaten zeban bezela Urbasan dau, San Adrian eta Lizarragako mendatian arteko gandorrian. Eskuman agertzen dan bidia Lizarragako mendateruntz doia. Eta urrinera ikusten diran mendixak Andia mendikatia dira, Zunbeltzeko failatik bestaldera dare ta.

    Ondo ari zarete. Neronek ustekabean aurkitu nuen, ez nuen bere aipamenik ikusia inon. Normalean horrelakoak sarri ikusten dira argazkietan, baina hau oharkabean utzita zegoen nonbait. Bitxikeria iruditu zitzaidan eta horregatik nabarmendu nahi nuen. :-) Koordenadak jarri ditut inork lekua ezagutu nahi badu.

    Toki bitxixa eta politxa dirudi, bai. Azpiko bidetik, Urbasa eta Lizarraga artian, behin baino gehixautan pasau naiz, baina gandorretik enaiz sekula ibili. Hurrenguan bilauko dot.
    SITNAn begiratu dot, koordenatuekin bilauta, eta ortofotuetan antzematen da zulogune bat dauala.
    Urbasa eta Andiako mendikatien mapa batian "El Sauco" izeneko kobazulo bat agertzen da inguru horretan. Hori ote da?

    Portupekoleze izenarekin ikusi dut "Rutas Navarra" webean, baina ez dakit nik izen egokia den hori. Ikertuko dut gehiago, ea izenik aurkitzen diogun!

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan izan nintzen eta merezi du bertara joatea eta ikusteaz gain argazki batzuk ateratzera. Lizarragako mendatetik 20 minutura dago, txabola txuri batzutara iritsi baino lehenago eskubira jo eta gorantza joan eta segituan topatuko duzue.

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 25·ra, 25 guztira