Ipulino eta Uzturre lotzen dituen mendikate luzeko tontorretako bat da Larre edo San Lorenzo (Salontxo). Tontorrean pagoz inguratuta duen ermitari zor dio bigarren deitura hori. Eraikin esanguratsua da hau Berastegiko herritarrentzat: euren armarrian ageri da eta San Lorentzo dute patroitzat (erromeria ere egiten omen da abuztuaren 10ean). Ibiltarientzako aterpea dauka alde batean.
Tontorrean bertan antena instalazio zatar batek hondatzen du ikuspegia eta autobideak ebakitzen du bere IEko hegia. Ehiza postuak ditu HEko bizkarrean. Antenara heltzen den pista da igoerabide narbarmenena, baina politagoa da Gorosmendiko lepotik Mugako lepora bitarteko bidea egitea, gandorretik gehiegi urrundu gabe zeharkatzen duen bidezidor polita erabilita.
Oso gertu (< 1.000 m)
San Lorentzo eraikina (170 m.) · Goiko Errota errota (807 m.) · GOROSMENDI trikuharria (893 m.) · San Lorentzo Txiki ermita (989 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Andoain - Leitzaran - Larre | Andoain | 800 m | inaxio |
Ipuliño eta Larre, bizkarrez bizkar, Berastegitik abiatuta | Berastegi | 900 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
San Lorentzo eraikina (170 m.) · Goiko Errota errota (807 m.) · GOROSMENDI trikuharria (893 m.) · San Lorentzo Txiki ermita (989 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig