Joandaitsasi mendia

zuriain·k

2012/12/19 - 13:11

Joandaitsasi eta Anozibar herria Txutxurrutik
Joandaitsasi eta Anozibar herria Txutxurrutik ©zuriain (20121124)
1082 klik
Altuera:772 m
Beste izenak: Itsasi
Abiapuntuak:
  • Anozibar
  • Enderitz
Lurraldea:Nafarroa

Gutxi izanen dira Ortxikaskoko gailurra bisitatu ondoren, iparralderantz luzatzen den bizkar luzean barrena menturatuko direnak: gailur aipagarririk ez, eta sasien infernu baten promesa.
1987ko Nafarroako Mendien Katalogoak, ordea, bi gailur aipatzen ditu mendikatetxo honen iparraldean: Fanda eta Sarroa.
Fanda (Joandaitsasi, etimologia zuzenean) da bietan altuena, eta bide egokia du azken metroetaraino. Paisaiarik ez, ordea, gailur oihantsutik.
Sarroa (759) da bizkar honetako beste gailurra, oihantsua hau ere, baina bere anaia Joandaitsasi baino erosoagoa igotzeko.
Ez da oso gomendagarria gailur batetik besterako zeharkaldia mendi bizkarretik egitea, ezpelek eragotziko baitigute bidea. Hobe izanen dugu mendia inguratu eta bide egokiak bilatzea...

Komentariorik ez..

Near targets

Anotzibar kontzejua (774 m.ra) · Santo Tomas eliza (857 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints