Altuera:1.001 m
Zerrenda:EHMK
Mendialdea:Satrustegi
Abiapuntuak:
- lltzarbe
- Ollo
- Urritzola
Lurraldea:Nafarroa
Mendi honetan amaitzen da Gasteiz aldean hasi eta Araba eta Nafarroa lotzen dituen mendikate luzea, Arakil ibaiak bortizki etendako Oskiako haitzartean. Mendi apala da, Txurregi gain-gainean baitu, baina ikusgarria da Oskia gainera erakusten duen alderdia: haitz eta amildegi ikusgarriak harritza luzeen gainean. Igoera erraza du Txurregirekin lotzen duen lepotik nahiz ekialdeko lepotik, arrastoak nabarmenak dira. Gainean, gotorleku zahar baten arrastoak eta ikuspegi ederra, trabarik gabea, Sakana eta Ollaran aldera.
Mendialdea*:
Satrustegi
Komentarioak
Near targets
Añazabal eraztun-tumulua (289 m.ra) · MUGARRILUZ eraztun-tumulua (955 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Agurrak Gaztelu-Txurregi
Larunbatean nere senarra eta biok Gaztelu eta Txurregin egon ginen.Itzarbetik joan ginen, zure Web horria azalpenakin oso ondo konpondu ginen.Tamalgarria izan zen eguraldia, behelainoa oso eta tontorretan haize bizia, tarteka zerua garbitzen zen baina Txurregi gangorratik aurrera iluna ikusten zen.
Eskerrikasko.