Berregu mendia

zuriain·k

2009/01/01 - 14:23

Iparraldeko basoan gora
Iparraldeko basoan gora
©zuriain (2009-01-01)
2276 klik
Altuera:1.096 m
Beste izenak:
  • Berragu
  • Urrizmunu
  • Subitza
Mendialdea:Labia
Abiapuntuak: Mezkiritzko mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Berregu Labiako mendilerro luzearen azken mendietako bat da iparraldetik. Altuera beretsuko bi gailur ditu, eta kartografian iparraldeakoa garaientzat jotzen bada ere, bertan izanik hegoaldekoak ematen du altuagoa. Baso itxiak (Oianilun du izena iparraldeko hegiak) erabat estaltzen ditu mendi apal honen hegi eta gainaldea.
Iparraldeko gailurra pagadi garbi batek estaltzen du. Hegoaldekoa, ordea, askoz ere zikinago dago eta ezpel erraldoiezko labirintu baten erdian dago.
M. Belaskok bere Hiztegi Etimologikoan dio mendi honen izena Berro-tik ("haustura")hitzetik datorrela, beste hainbat toponimo bezalaxe: Berroeta, Berrondo, Berrendi...

Komentariorik ez..

Near targets

Irazteko Larre zutarria (606 m.) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints