Belkoain mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Gurutzea
Gurutzea
©inaxio (20060927)
3474 klik
Altuera:488 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aduna
  • Andoain
  • Sorabilla
Lurraldea:Gipuzkoa

Basogintzak erabat mendean hartutako mendia da Belkoain, eta basoa ez dena sasia da, baina bideak nahiko txukun daude eta badago zer ibilia. Gainaldean porlanezko gurutze handi bat da nagusi eta aldamenean du buzoia, baina ez da hura muinorik altuena, ekialderago dagoenak metro batzuk gehiago ditu: bidea ordea zakarragoa da eta badirudi ibiltari gehienek nahiago dutela hura saihestu.

Komentarioak

    Atzko eraginak gaur goizeko txangoan nozitu ditut. Adunatik ekin diugu bideari eta, egia esan, basapista ugari daude inguruan. Galtzeko arriskua, beraz. Atsedenleku batera iristean, eskubitara jo eta gandorra erdietsiko dugu. Behin gandorran, jada geziak aurkituko ditugu. Ordu eskas bateko pasealdia. Ondoren, kotxeaz baliatuz, Zarateko bentara hurbildu gara. Bertatik, Zarateaitz punta lerdena dago, zerrendako beste gain bat. Askoz politagoa bigarren hau.

Near targets

BELKOAIN trikuharria (183 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 43·ra, 43 guztira